XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurri lehen deskribapena eta osatu bigarrena

Oliver Hardy

Hardy lodi-lodia da.

100 kilo pisatzen du.

Bere zapaten zenbakia 46a da.

Bere alkandoraren zenbakia 55a da.

Bere praken zenbakia 60a da.

Stan Laurel

Laurel argal-argala da.

45 kilo pisatzen du.

... 37a da.

... 39a da.

... 40a da.

Galdetu alboko lagunari

NIRE AGENDA

LAGUNAREN ARROPAK

- Zein da zure zapaten zenbakia?

- Zein da zure praken zenbakia?

- Zein koloretakoa da zure alkandora?

Irakurri elkarrizketa eta jarraitu idazten

Jostunak arropa erosi nahi du filmerako.

Baina arropa merkea eta polita nahi du.

- Kaixo, egunon.

- Egunon, jauna.

Zer nahi duzu?

- Alkandora on bat nahi dut.

- Gustatzen zaizu alkandora urdina?

- Ez.

Urdina garestiagoa da.

- Orduan, erosi berdea.

- Ez, berdea itsusiagoa da.

- Zer nahi duzu, ba?

- Beste zerbait erosiko dut.

- Zein arropa nahi duzu?

- Gorbata on bat nahi dut.

alkandorak / gorbatak / gerrikoak

TXOKOA. KONPARAKETAK EGITEKO

Gogoratu.

- Kapela berdea garestia da.

- Kapela urdina garestiagoa da.

- Kapela urdina berdea baino garestiagoa da.

- Zapata marroia polita da.

- Zapata beltza politagoa da.

- Zapata beltza marroia baino politagoa da.